Informatikariak

Poco Phone bat daukat (Xiaomi), eta aste honetan konturatu naiz baduela aplikazioa bat (*aplikazio ganga* deitua), eta bertan pausuak kontatzen dituela. Gauza da lokalizazioa, adibidez, beti daukadala kenduta, eta ez dudala smartwatch edo antzekorik erabiltzen. Badakizu zelan desaktibatu dezaket aukera hori? eta, nondik lortzen du sarbidea informazio horretara?

2
4

Bizitzan egiteko askorik ez dudan momentu honetan, txiripaz Twitterren Adimen Artifizialak sortutako irudi batzuk ikusi ondoren, probatzea erabaki nuen. Marrazten jakin ez arren ~~komiki~~ nobela grafiko bat sortzera nindoan. *** Testua irudi bilakatzeko hiru aukera handi daude (utzi zure iruzkina ados ez bazaude): *Midjourney*, *Dall-e* eta *Stable Diffusion*. - • *Midjourney* da ezagunena eta —antza denez— ahalmen handiena duena; *Discord* bidez erabiltzen da baina ordainpekoa da. - • *Dall-e*k hilero 12 irudi-eskaera egiteko aukera ematen du "debalde" (izena eman ondoren) eta hasierako orrian irudi itxuroso batzuk erakusten baditu ere, ezin izan dut antzeko emaitzarik lortu nik. - • Amaitzeko *Stable Diffusion* dago. *Stable Diffusion*en ezaugarririk interesgarriena **kode irekikoa** dela da. Eta horri esker **lokalean exekutatu daiteke**, internet konexiorik gabe. Ezin hobeto. Nola erabili? - • [*DiffusionBee*](https://diffusionbee.com) *macOS* plataforman *Stable Diffusion* exekutatzeko aplikazioa da. Programa bera 200 Mb inguru da eta ondoren pare bat fitxategi deskargatu behar dira, bakoitza 2 Gb-koak. Horrekin oinarrizko programa dugu. - • *Linux*erako (baita *macOS* eta *Windows*erako ere) badago [*Easy Diffusion*](https://stable-diffusion-ui.github.io), baina oraindik ez dut probatzeko aukerarik izan. Espero dut laister egin ahal izatea. - • [*Automatic1111*](https://github.com/AUTOMATIC1111/stable-diffusion-webui) ere badago, baina ez dirudi instalatzeko hain erraza denik. Paisaiak eta bestelako irudi batzuk sinesgarriak izan daitezkeen arren, gizakien irudiak ez dira batere errealak, zoritxarrez. Gizakiok beste gizaki batzuk desberdintzeko garatu dugu burmuina, begietan jarri ohi dugu arreta bereziki, eta zerbait gaizki dagoenean berehala konturatzen gara. Biziraute-sena edo nik zer dakit. Izan ere, Adimen Artifiziala ez da dioten bezain adimentsua: lehenik trebatu beharra dago. Ziurrenik *Stable Diffusion* ez dago *Midjourney* zein *Dall-e* bezain trebatua komertziala ez izateagatik eta horregatik gizakien irudiak ez dira nahikoa onak, baina badago irtenbidea lortzen ditugun emaitzak gure gustokoak ez badira: [*Hugging Face*](https://huggingface.co) bezalako webguneek eredu eta baliabide gehigarriak dituzte. Estilo edo itxura zehatz, bereziren bat lortu nahi izanez gero, beharrezkoa izango zaizkigu eredu horiek deskargatu eta programan gaitzea. Adibidez [*Pokémon*ak](https://huggingface.co/lambdalabs/sd-pokemon-diffusers) sortzea bada gure helburua. ![](https://lemmy.eus/pictrs/image/a578d440-3658-4e96-95df-0808dd364875.png) *Emakumeak nabarmentzen dira eredu gehienetan* 18 probatu ditut eta horietatik pare bat gustatu zaizkit gehien: *rMadArt* eta *DreamShaper*. Lehenengoa nahiko errealista da, benetako gizakiak dirudite; bigarrenak sortzen dituen gizakiak, ordea, plastikozko itxura daukate, baina baliagarria izan daiteke. *X-mix* eta *dreamlike-anime* ereduak ere ez dira txarrak *anime* estiloko irudiak sortzeko. Hala ere beti topatzen dut arazo bera: **pertsonaiak oso femeninoak dira**. Aurpegiak, ile/orrazkera, janzkerak, posturak… ::: spoiler Bizarra duten pertsonaiak sortzea zaila da eta zer esanik ez ilea gorputzean izan dezatela eskatzen badiezu. ![](https://lemmy.eus/pictrs/image/7e916b05-fa4b-4da4-b0e3-752f46224cb2.jpeg) ::: Listerineren iragarkian bezala. Gustatu ez zaidan beste zera bat da adina zehaztu arren pertsonaiak **gazteegiak** direla, eta gorputzak perfektuegiak: **emakumeak badira, lirainak; eta gizonak izatekotan, muskulatuak**. Uko egin beharko diot nire nobela grafikoaren protagonista izateari, baina hemen beste arazo bat azaltzen da: ezin da pertsonaia bat berrerabili. Demagun pertsona baten deskribapen fisikoa sartzen dudala, ohean, iratzargailua itzaltzen ari dela. Ondoren deskribapen fisiko bera zehaztuko dut, oraingoan bizikleta gainean lanerako bidean. Antzekoak izan arren, AAk bi pertsona desberdin marraztuko ditu, komikiaren *raccord*a pikutara botako duena. ::: spoiler Futbol jokalariak zelaian. ![](https://lemmy.eus/pictrs/image/a3799bed-f522-4582-b8f5-01257db66186.jpeg) ::: Defektuz beti dira emakumeak, beti lirainak, eta beti da Artizarreko udako egunik beroena. Ez da, beraz, komikiak egiteko tresnarik aproposena. Bai, badago modua AA zure argazkiekin trebatzeko, baina ez dut ezagutzen lokalean egiteko tresnarik, edota niretzat zailegiak dira. *** *Une honetan dakidan apurrarekin uste dudana* Hiperfeminizazioa, sexualizazioa, gaztetasuna eta gorputzen itxura "perfektu" hori **trebakuntzaren ajeak** dira, eredua trebatu duenak emakume gazte eta lirainak erabiliko zituen ziurrenik. Beste ereduren bat bilatu beharko nuke. ![](https://lemmy.eus/pictrs/image/5d783506-d203-499b-a634-05ff4616be2a.png) *Ereduetako bat deskribatzeko traolak* Pertsonaia bat berrerabiltzeko gaitasuna ere, egun erabiltzaile xume guztion eskura egon ez arren, ziur etorkizunean erabil dezakegula. Gauzak horrela, zer edo zer —ideia abstraktuak bereziki— ilustratzeko irudi bat lortzea erraza den arren, **buruan dugun irudi konkretu *hori* sortzea ez da hain erraza**, niretzat behintzat ez da izan. [Reddit](https://libreddit.eu.org/r/StableDiffusion/)en badago hamaika adibide eta gida, baina une honetako nire internetarekin ezin dut askorik egin. ::: spoiler Bi tipo egongelan eserita PlayStationarekin jolasean. ![](https://lemmy.eus/pictrs/image/a18fb5ca-1fa7-4e79-80b9-9de9d68fd00e.jpeg) ::: Noiz kaleratu dituzte titiburuak *joystick* bilakatzeko inplanteak? Ez dut horren berririk topatu Game Erauntsian. Adimen Artifizial eta eredu bakoitza apur bat desberdina dira eta **irudiak sortzeko testua idaztea ez da dirudien bezain erraza**. Badaude beste aldagai batzuk ere: pausoak (zenbat eta gehiago orduan eta gehiago orraztu beharko luke irudia, pausu gutxirekin irudi onak lortzea badagoen arren), hazia (ausa), eta AAri ematen diogun askatasuna (zehatz-mehatz errespetatu beharko luke guk egindako eskaera/idatzitako deskribapena?). Eskaera idazteaz gain bertan agertzea nahi ez duguna ere zehaz dezakegu: *negative prompt* deritzaio. Anatomia errespetatzea da eskaerarik hedatuena, AAk ez omen dakielako esku bakoitzean bost atzamar izan ohi ditugula. Irudiak sortu ahala deskribapena finduz joan gaitezke eredu horretara hobeto moldatzeko eta nahi dugun irudia lortu ahal izateko. Ordenagailuaren baliabideen eta guk zehaztutako aldagaien arabera denbora gehiago edo gutxiago beharko da irudiok sortzeko. 75 pausoko (maximoa) irudi bat emateko 25 minutu behar ditu nire ordenagailuak (2017koa, 3 GHz Quad-Core Intel Core i5, Radeon Pro 555 2 GB, 8 GB 2400 MHz DDR4).

2
3
wp20.wordpress.net

Aurten, maiatzaren 27an, WordPress software libreak 20 urte beteko ditu. Blogak eta antzeko webguneak egiteko erabiltzen da eta bere esparruan erabiliena da. Hain da arrakastatsua Interneten dauden webguneen % 42a WordPress-ekin egina dela. **Librezale** taldeak bere muina eta hedapen erabilienak euskaratzen ditu. Software hau garatzen duen Automattic enpresak webgune hau sortu du urteurrena ospatzeko: https://wp20.wordpress.net/ **Zorionak** mundu osoan zehar barreiatuta dagoen WordPress komunitate zabal eta biziari! 💖

2
1
https://google.github.io/comprehensive-rust/

Google-ek bertako langileak trebatzeko erabitzen duen Rust ikastaroa argitaratu du GitHub-en. Lau eguneko iraupena dauka da, Rust-ekin esperientziarik ez duten pertsonentzako zuzenduta dagoen arren, programazio ezagutzak edukitzea gomendatzen da, batez ere C++ eta Javan. Doakoa da eta Apache lizentziapean argitaratuta dago.

4
0

Hodeiak - [YunoHost](https://yunohost.org/) - [Co-op Cloud](https://coopcloud.tech) - [FreedomBox](https://freedombox.org) - [Cloudron](https://www.cloudron.io) - [Caprover](https://caprover.com) - [Umbrel](https://umbrel.com) - [Embassy OS](https://start9.com/) - [DietPI](https://dietpi.com) - [CasaOS](https://casaos.io) *** Mahaigain birtuala - [ArozOS](http://arozos.com) *** Mastodonekin bateragarria den ActivityPub zerbitzaria - [wildebeest](https://github.com/cloudflare/wildebeest) *** Batzuk libreagoak dira, beste batzuk itxiagoak. Batzuk errazagoak dira, beste batzuek ezagutza handiagoa eskatzen dute. Batzuk x86rako dira bakarrik, beste batzuk ARM ere bai.

4
0

Belarrei buruzko apunteak ite ditut Zettelkasten metodoa erabiltzen. Zettlr programa erabiltze det horretarako, MD formatuko fitxategiekin. Nahiko nukena da apunte guzti hoiek webgune batera pasatzea ta bertan gauza hauek in ahal izatea: + MD fitxategiak errendatuta bistaratu, irudi eta guzti + Zettlr-en "[[....]]" markekin markatutako barne-estekak webgunean ere hala izatea. Barne-esteka hoiek beste fitxategita bideratze dute. + Zettlr-en "#..." markakin markatutako etiketak webgunean ere ikusi ahal izatea. Etiketek fitxategiak taldekatze dituzte. + Fitxategiak bilatu ahal izatea, ta baita ausaz bat bistaratu ahal izatea ere Eztakit aproposena litzaken Hugo edo SimpleMD bezelako MD bistaratzeko programa bat moldatzea edo hutsetik eraikitzea. Edonola, laguntza beharko nuke ta ilusioz ekingo nioke lanai

3
1
https://canadiansim.com/

Get your Canadian SIM Card prior to landing in Canada. Our Canadian SIM Card enables International Students in Canada to connect with family & friends the moment they land in Canada.

0
0
https://kalpatarupiping.com/copper-nickel-products/

Kalpataru Piping Solutions is Renowned Manufacturer, Supplier & Exporters of Copper Nicekl Pipes, Cu-Ni Tubes, Cu-Ni Plates & Cu-NI Flanges in India."

-1
0
https://kalpatarupiping.com/beryllium-copper-c17200/

We are the biggest supplier of Beryllium Copper Alloy C17200 Rod, Beryllium Copper (Alloy 25) Wires, Beryllium Copper Sheet, Beryllium Copper Tubes

-1
0
https://kalpatarupiping.com/duplex-steel-products/

Kalpataru Piping Solutions is Renowned Manufacturer, Supplier & Exporters of High Quality Duplex Steel Pipes, tubes, Plates & Flanges Stockist in India.

-2
0
https://kalpatarupiping.com/super-duplex-steel-products/

Kalpataru Piping Solutions is Renowned Manufacturer, Supplier & Exporters of High Quality Super Duplex Steel Pipes, tubes, Plates & Flanges Stockist in India.

-1
0
techcommunity.microsoft.com

Microsofteko David Guyer-en gomendioak Windows duten gailuak behar bezala eguneratuko direla ziurtatzeko: * Gailuak gauean itzali ordez martxan eta Internetera konektatuta uztea. * Gailua erabiltzen ari ez zarenean oso azkar hibernazioan ez sartzeko konfiguratzea. Nire galderak: * Gomendio horiek jarraituz gero zenbat energia alferrik galduko litzateke mundu mailan? * Nola da posible Windows izatea ordenagailuetan gehien erabiltzen den sistema eragilea?

3
0
dataqoil.com

How to write on the screen by just moving fingers in front of the camera? We have done this in the past using Contours tracking but now we are doing it using gestures.

2
0

Kaixo!!! Irratiko ordenagailuetan hurrengo arazoa dugu ta ez dut topatzen konpontzeko modurik. Gauza da,... Alsamixerretik konfigurazioa aldatu mikroko soinua etb grabatzeko, Butt programarekin ondo doa, baino audacity irekitzerakoan alsamixerren konfigurazioa aldatzen da eta ia ez du, ez butt-ek ezta audacityk soinurik hartzen.

5
5

# Nola eguneratu Hasieratik: `ssh -i gakoa ubuntu@helbidea` Docker irudiak ikusi: `docker images` ![](https://lemmy.eus/pictrs/image/EbiPiD1zAO.png) REPOSITORY             TAG       IMAGE ID       CREATED      SIZE matrixdotorg/synapse   latest    bdeea354bb5a   9 days ago   335MB Edo antzeko zerbait ikusi beharko genuke. Eskuratu eguneraketa: `docker pull matrixdotorg/synapse:latest` Geldiarazi zaharkitutako kontainerra: `docker ps`-ri esker gelditu nahi dugun kontainerraren zenbakia lortuko dugu. a8872be36b0f kasu konkretu honetan, hori da gure [container-id]a. ![](https://lemmy.eus/pictrs/image/ZyBWtdO29v.png) `docker stop [container_id]` geldiarazteko eta `docker rm [container_id]` ezabatzeko. Eta orain Synapse instalatzerakoan erabili genituen komandoak exekutatuko ditugu: `cd /opt/matrix/synapse` ![](https://lemmy.eus/pictrs/image/vjG1pJTQcS.png) `docker run -it --rm \ -v "/opt/matrix/synapse/data:/data" \ -e SYNAPSE_SERVER_NAME=nire-domeinua.eus \ -e SYNAPSE_REPORT_STATS=yes \ matrixdotorg/synapse generate` *data/homeserver.yaml* berrikusi dezakegu, baina ez litzateke aldaketarik egon beharko. `docker-compose up -d` Amaitzeko exekutatu `docker ps` kontainerra martxan dagoela baieztatzeko. Azken pausoa zaharkitutako irudia ezabatzea da: `docker images` REPOSITORY             TAG       IMAGE ID       CREATED      SIZE matrixdotorg/synapse   latest    bdeea354bb5a   9 days ago   335MB matrixdotorg/synapse   1.47.0   akfkwsoirtg32w   4 weeks ago   335MB `docker image rm image_id` Adi: ezabatu beharreko irudia *latest* **ez** diona da. # Beste ohar batzuk Oraclek kreditu/debito txartel zenbakia eskatuko digu. Nik 6 hilabete inguru daramatzat eta ez didate ezer kobratu, mugen barruen nagoelako. 335 MB inguru erabili ditut epe honetan baina badakit jendeak zenbat lelokeria partekatzen dituen WhatsAppen <- horiek ez nituzke nire zerbitzarira gonbidatuko. Gorago esan bezala, sistemaren baliabideak eskasak dira eta ez da ideia ona talde handietan parte hartzea. 500 partehartzaile baino gehiagoko taldeek gure zerbitzaria moteldu edota erabil ezin utziko dute. Eta muga hau ez da erabiltzaile bakoitzeko: zerbitzarian erregistratuta dauden erabiltzaile guztien batura federatua baizik. Terminaleko leihoan gauza gehiegi baldin baditugu `clear` erabili dezakegu leihoa garpitzeko. Terminalean gaudela teklatuko goiko gezia sakatzen badugu, exekutatu genuen azken komandoa ekarriko du. Gezia sakatzen jarrai dezakegu komandoen historian atzera egiteko. Fitxategia moldatu ondoren *ctl+o* sakatu eta ondoren intro aldaketak gordetzeko. *ctl+x* fitxategia ixteko. Domeinu merke bat erosi baduzue, argi ibili datorren urtean prezioa izugarri garestitu daitekeelako. Erosterako orduan kontuan izan berrizteko prezioa, urtebete baino luzaroagoan mantendu nahi baduzue behintzat. Badaude domeinuak debalde eskaintzen dituzten enpresak, baina nik ez ditut gomendatuko. Matrix.org erakundeak - https://tld-list.com/ - find cheap domains, look at renewal fees also - https://www.namecheap.com/promos/99-cent-domain-names/ - cheap first year aipatzen ditu. Gida honek luzea dirudien arren ez da oso konplexua eta bere horretan jarraituz gero ez litzateke arazorik egon beharko. Nik neuk bere garaian erabili nuen.

3
0

# Synapse instalatu Lehenik eta behin Docker instalatu beharko dugu (5 komando): `sudo apt-get install \ apt-transport-https \ ca-certificates \ curl \ gnupg \ lsb-release` `curl -fsSL https://download.docker.com/linux/ubuntu/gpg | sudo gpg --dearmor -o /usr/share/keyrings/docker-archive-keyring.gpg` `echo \ "deb [arch=amd64 signed-by=/usr/share/keyrings/docker-archive-keyring.gpg] https://download.docker.com/linux/ubuntu \ $(lsb_release -cs) stable" | sudo tee /etc/apt/sources.list.d/docker.list > /dev/null` `sudo apt update` `sudo apt install docker-ce docker-ce-cli containerd.io` Eta baita Docker Compose ere (2 komando): `sudo curl -L "https://github.com/docker/compose/releases/download/1.29.2/docker-compose-$(uname -s)-$(uname -m)" -o /usr/local/bin/docker-compose` `sudo chmod +x /usr/local/bin/docker-compose` *ubuntu* erabiltzailea *docker* taldera gehituko dugu, horrela ez dugu sudo erabili beharko komando bakoitzarekin: `sudo usermod -G docker -a ubuntu` Saioa amaitu [exekutatu `exit`] aldaketak gorde ditzan, eta berriro hasterakoan [`ssh -i …`] egiaztatu *docker* eta *docker-compose* badabiltzala: `docker --version` > Docker version 20.10.7, build f0df350 (edo antzeko zerbait) `docker-compose --version` > docker-compose version 1.29.2, build 5becea4c (edo antzeko zerbait) Orain Synapse instalatzeko tokiren bat sortu beharko dugu, eta horri lotuta egongo den data fitxategi bat ere: `sudo mkdir -p /opt/matrix/synapse/data` Direktorio berrira joango gara: `cd /opt/matrix/synapse` Eta bertan gaudenean `sudo nano docker-compose.yml` exekutatuko dugu. Fitxategian hau agertu behar da: >services: > synapse: > container_name: "synapse" > image: "matrixdotorg/synapse" > restart: "unless-stopped" > ports: > - "127.0.0.1:8008:8008" > volumes: > - "./data/:/data/"` Baina abiarazi baino lehen hasierako ezarpenak moldatu beharko ditugu: ![](https://lemmy.eus/pictrs/image/vjG1pJTQcS.png) `docker run -it --rm \ -v "/opt/matrix/synapse/data:/data" \ -e SYNAPSE_SERVER_NAME=nire-domeinua.eus \ -e SYNAPSE_REPORT_STATS=yes \ matrixdotorg/synapse generate` > `\`idatzi ondoren intro sakatu. Hurrengo lerrora pasako da baina ez du ezer exekutatuko idazten amaitzen ez dugun arte. Horrelako zerbait ikusiko dugu: > Unable to find image 'matrixdotorg/synapse:latest' locally latest: Pulling from matrixdotorg/synapse > 69692152171a: Pull complete > 66a3c154490a: Pull complete > 3e35bdfb65b2: Pull complete > f2c4c4355073: Pull complete > 65d67526c337: Pull complete > 5186d323ad7f: Pull complete > 436afe4e6bba: Pull complete > c099b298f773: Pull complete > 50b871f28549: Pull complete > Digest: sha256:5ccac6349f639367fcf79490ed5c2377f56039ceb622641d196574278ed99b74 > Status: Downloaded newer image for matrixdotorg/synapse:latest > Creating log config /data/nire-domeinua.eus.log.config > Generating config file /data/homeserver.yaml > Generating signing key file /data/nire-domeinua.eus.signing.key > A config file has been generated in '/data/homeserver.yaml' for server name 'nire-domeinua.eus'. Please review this file and customise it to your needs. Eta azken lerro horri kasu eginez, sortutako ezarpenak berrikusiko ditugu, eta moldatu behar izanez gero: `sudo nano data/homeserver.yaml` Garrantzitsuena: `server_name: "nire-domeinua.eus"` `public_baseurl: https://matrix.nire-domeinua.eus` [lerroaren hasieran # ageri bada, ezabatu ikur hori] Horrez gain, kontu bat sortu ahal izateko, `enable_registration: true` ageri beharko da. *True* ez badio, aldatu. Eta ondoren itxi dokumentua aldaketak gordez [ctl+o, intro] Sistemaren baliabide eskasak direla-eta, ez da gomendagarria erregistro sistema irekita uztea, edonor erregistratu ahal izango delako eta sistemak behar bezala funtzionatzeari utziko diolako. Gainera, muga zabalak izan arren, mugek badiraute, eta gaindituko bagenitu, Oracle kobratzen hasiko zaigu. Abiarazteko unea da: `docker-compose up -d` > Creating network "synapse_default" with the default driver Creating synapse ... done Eta exekutatzen ari dela egiaztatzeko `docker ps` Horrelako zerbait ikusi beharko genuke: > CONTAINER ID IMAGE COMMAND CREATED STATUS PORTS NAMES > 573612ec5735 matrixdotorg/synapse "/start.py" 25 seconds ago Up 23 seconds (healthy) 8009/tcp, 127.0.0.1:8008->8008/tcp, 8448/tcp synapse Primeran. Orain *https://matrix.nire-domeinua.eus/_matrix/static/* bisitatuko bagenu baieztapen mezua ikusi beharko genuke. ————— Kontu bat sortu baino lehen federazioa badabilela egiaztatuko dugu Matrixen tresnari esker: https://federationtester.matrix.org Kaxatxoan idatzi domeinua (nagusia, ez azpidomeinua) eta guztia berdez ageri beharko litzateke. Gida zoragarri hau ondo jarraitu dugunaren seinale 😉 Orain bai, kontu bat sor dezakegu nahi dugun aplikazioa erabiliz, mugikorra esaterako. *Host account on*: moldatu gure domeinua azaldu dadin -> *matrix.nire-domeinua.eus* Eta erregistratu. Nahi ditugun kontu guztiak sortu ditugunean (propioa, lagunena, senideena…) erregistroa itxi: `sudo nano /opt/matrix/synapse/data/homeserver.yaml` eta `enable_registration: false` esan dezala. Gorde eta itxi. Aldaketak erabili daitezen Synapse berrabiarazi beharko dugu: `docker-compose restart` nahikoa izango da. Segundu batzuk pasatakoan berriro egongo da erabilgarri, baina oraingoan ezingo da inor erregistratu gure zerbitzarian. [Hurrengoa: Nola eguneratu](https://lemmy.eus/post/14285)

3
0

# Prestaketa Gida hau [John Bowdreren tutoriala](https://hash.virtuallypotato.com/federated-matrix-server-synapse-on-oracle-clouds-free-tier)ren itzulpen librea da. Matrix.org erakundeak berak ere [antzeko gida bat](https://matrix.org/docs/guides/free-small-matrix-server) dauka, baina ez dago hain garatuta. 1. oharra: Oracle ez da pribatutasunaren lagun (mezuak zifratuta egon arren, oso litekeena da Oraclek metadatuak eskuratu ahal izatea) eta, beraz, beste aukerak izatekotan, ekidin Oracle. Hala ere, aukerak Matrix Oracleri esker edo WhatsApp erabiltzen jarraitzea baldin badira, nik badakit zein nahiago dudan. 2. oharra: zerbitzari bat (hardware) debalde eskuratu dezakegun arren, ezinbestekoa izango zaigu domeinu bat erostea. Badaude lehen urtea 0,99 eurotan eskaintzen dituzten erregistro-enpresak (.xyz eta antzeko domeinuak). [.eus domeinuei buruzko nformazioa](https://www.domeinuak.eus). Une honetan bi zerbitzari (software) daude Matrix erabili ahal izateko: Synapse eta Dendrite. Dendrite berriagoa da eta sistema-baliabide gutxiago behar dituen arren oraindik garatzen ari diren proiektua da. Horregatik, gida honetan, Synapse instalatuko dugu, Docker kontainer batean hain zuzen ere. Etorkizunean, nahi izanez gero, erraza izan beharko litzateke kontainer hori Dendriterekin ordezkatzea. # Sortu instantzia Oracle Cloud-en makina birtual (MB) bat sortzea nahiko erraza da. Kontua sortu dugunean (agian ordu pare bat itxaron beharko dugu) goazen *Menu* -> *Compute* -> *Instances* eta sakatu *Create Instance* botoi urdin handia. ![](https://lemmy.eus/pictrs/image/M6kpQbftzH.jpg) Instantzia honetan *nire-domeinua.eus* ostatatuko dugu. Izena ezartzea ez da derrigorrezkoa baina lagungarri gerta daiteke etorkizunean, adibidez beste instantzia bat sortzea erabakitzen dugunean, Oraclek bi instantzia eskaintzen baititu. Instantziak *Oracle Linux* sistema eragilea erabiliko du guk ezer aldatzen ez badugu. Proiektu honetarako Ubuntu aukera egokiagoa izango litzateke, informazio gehiago dagoelako Synapse Debianen oinarritutako sistema batean exekutatzeari buruz. Gauzak horrela, *Image and Shape* ataletik gertu dagoen *Edit* botoia sakatu eta aukeratu *Change Image*. Zerrendatik hautatu *Canonical Ubuntu 20.04 minimal*, eta amaitzeko *Select Image* sakatu aukera baieztatzeko. ![](https://lemmy.eus/pictrs/image/ZRkQBkHrzb.jpg) Instantziak AMD EPYC 7551 CPU bakarra erabiliko du, 2,0 GHz eta RAM Gb bakarrarekin. Ez da asko baina doakoa da eta nahikoa izan beharko litzateke proiektu honetarako. Gainontzeko aukerak beren horretan utz ditzakegu. Egiaztatu ***Assign a public IPv4 address:** Yes* dioela. [Oracleren hodeiaren abantailetako bat da IPa estatikoa dela eta ez dugula DynDNS zerbitzurik erabili beharko, hasiberrientzako errazagoa] ![](https://lemmy.eus/pictrs/image/7CtWUMRbKo.jpg) Goazen beheruntz eta *Add SSH keys* atala ikusiko dugu. Egiaztatu *Generate a key pair for me* aukera hautatuta dagoela eta sakatu *Save Private Key* botoia gakoa gure ordenagailura deskargatzeko, Makina Birtualera SSH bidez konektatzeko beharko dugulako. ![](https://lemmy.eus/pictrs/image/6VhiyiLQux.jpg) Azken pausoa monitorizazioa kentzea izango litzateke: *Show advanced options* -> *remove monitoring* Orain bai, *Create Instance* botoi urdina sakatu dezakegu, pantailaren amaieran dagoena, eta minutu batzuk itxaron ondoren, prest izango dugu abiarazteko. *Running* egoera ikusten dugunean, berdez, konektatzeko prest dago. Idatzi nonbait Makina Birtualaren IPa. (aldatuko ez dena) eta erabiltzailea: *ubuntu*. SSH bidez konektatzeko hainbat aukera daude: Secure Shell extension Google Chrome eta web-nabigatzaile baliokideetarako, PuTTY Windowserako (?), edota terminalaren bidez. Gida honetan terminala erabiliko dugu. Linuxen eta macOSen ez dugu ezer instalatu beharko. Idatzi `ssh -i gakoa ubuntu@ip-helbidea` eta sakatu intro. > oharra: gakoa terminalera eraman dezakegu *ssh -i* idatzi ondoren *ubuntu@ip-helbidea:~$* ikusi beharko genuke terminaleko leihoan [edo *ubuntu@matrix.nire-domeinua.eus:~$* etorkizunean]. Barruan gaude. Oracleren monitorizazio-herraminta ezabatu dezakegu (banan-banan exekutatu): `snap remove oracle-cloud-agent` eta `apt purge snapd open-iscsi lxd lxcfs` Bide batez sistema eguneratu `sudo apt-get update` eta ondoren `sudo apt-get upgrade` komandoak exekutatuz. Noizean behin egin behar da, batez ere segurtasun-eguneraketak instalatzeko. # DNS ezarpenak Aurrerago esan bezala, Oraclek esleitu digun IP publikoa ez da aldatuko instantzia itzaltzen badugu ere. Gurea izango da instantzia ezabatu [*terminate*] arte. Registrar / Domeinu-enpresaren webgunera joango gara eta *A* motako bi erregistro sortuko ditugu: *nire-domeinua.eus* eta *matrix.nire-domeinua.eus*, gure IP publikoarekin. [Matrixek azpidomeinu bat behar du] *nire-domeinua.eus* webgune arrunt bat izango da —html eta css dokumentuak igo ditzazkegu— eta matrix azpidomeinuan Synapsek egingo du lan. Hala ere, identitateak *@erabiltzailea:nire-domeinua.eus* izatea nahi dugu, ez *@erabiltzailea:**matrix**.nire-domeinua.eus*. Horregatik, *SRV* erregistroa ere sortuko dugu identitateak kudeatzeko: SRV \_matrix._tcp.nire-domeinua.eus eta ondorengo datuak: priority=0, weight=10, port=8448, target=matrix.nire-domeinua.eus, bestelako matrix zerbitzari batzuekin federatu ahal izateko. ![](https://lemmy.eus/pictrs/image/NhSqBoGzO1.png) [domeinua nagusia eta matrix bi zerbitzari desberdinetan izan nahi badituzue, prozesua korapilatsuagoa da. Gida originala irakurtzea gomendatzen dizuet] # Suebakiaren ezarpenak Synapse 8008. atakari adi egongo zaio eta 8448. ataka ere badarabil federatutako beste Matrix zerbitzariekin harremana egon dadin. Ataka horiek ikusgai egin ordez, *reverse proxy* bidez babestuko dugu Synapse, HTTPS eta 443 ataka erabiliz. HTTP eta 80. ataka ere eskuragarri egon beharko dira ACME ziurtagirietarako. Bi suebaki ditugu: Oracle Cloud eta Makina Birtualaren barnean dagoena. Lehenengo Oracle Cloudena moldatuko dugu. Gure instantziaren xehetasunak erakusten dituen gunera jo beharko dugu eta *Primary VNIC* atalean dagoen *subnet*ean klikatu beharko dugu. ![](https://lemmy.eus/pictrs/image/VEqkr1tLW3.jpg) *Security Lists* aurkitu beharko dugu eta *Default Security List* hautatu. ![](https://lemmy.eus/pictrs/image/4lVvTbZQl1.jpg) *Ingress Rules* atalak suebakiak baimendutako sarrera atakak zerrendatzen ditu eta hasieran SSH baino ez du ahalbidetzen. Guk *Add Ingress Rules* botoia sakatu beharko dugu. ![](https://lemmy.eus/pictrs/image/nBJ2bHgogE.jpg) Irudikoa gehitu: ![](https://lemmy.eus/pictrs/image/SWErf8dMAg.jpg) Zerrendaren amaieran agertuko zaigu. ![](https://lemmy.eus/pictrs/image/WuRO0xSSMe.jpg) Honi esker, internetetik gure instantziara konexioak ahalbidetuko ditugu, baina sistema eragileak (hots, Ubuntuk) konexio horiek deuseztatuko ditu bere suebakia dela-eta. Horretarako *iptables* delakoa aldatu beharko dugu. Exekutatu `sudo iptables -L INPUT --line-numbers` uneko ezarpenak ikusi ahal izateko. Horrelako zerbait ikusi beharko genuke: Chain INPUT (policy ACCEPT) num target prot opt source destination 1. ACCEPT all -- anywhere anywhere state RELATED,ESTABLISHED 2. ACCEPT icmp -- anywhere anywhere 3. ACCEPT all -- anywhere anywhere 4. ACCEPT udp -- anywhere anywhere udp spt:ntp 5. ACCEPT tcp -- anywhere anywhere state NEW tcp dpt:ssh 6. REJECT all -- anywhere anywhere reject-with icmp-host-prohibited ————— 6. lerroa (*REJECT all*) baino lehen 80 eta 443. atakak gehitu behar ditugu: `sudo iptables -I INPUT 6 -m state --state NEW -p tcp --dport 80 -j ACCEPT` `sudo iptables -I INPUT 6 -m state --state NEW -p tcp --dport 443 -j ACCEPT` Eta ondoren hasierako komandoa exekutatuko dugu HTTP eta HTTPS zuzen gehitu ditugula baieztatzeko. 6. eta 7. lerroetan HTTP eta HTTPS ikusi beharko genituzke, hurrenez hurren. Aldaketa hauek behin-betikoak izateko, ondorengo komandoa erabiliko dugu: `sudo netfilter-persistent save` eta hau ikusi beharko genuke: > run-parts: executing /usr/share/netfilter-persistent/plugins.d/15-ip4tables save > run-parts: executing /usr/share/netfilter-persistent/plugins.d/25-ip6tables save Honen antzeko zerbait ikusi beharko genuke: ![](https://lemmy.eus/pictrs/image/284ch3KBb8.png) # Reverse proxy konfiguratzen Apache eta Nginx erabili daitezkeen arren, Caddy errazagoa da, besteak beste ziurtagiriak automatikoki kudeatu beharko lituzkeelako. Caddy instalatzeko exekutatu ondokoak, banan-banan: `sudo apt install -y debian-keyring debian-archive-keyring apt-transport-https` `curl -1sLf 'https://dl.cloudsmith.io/public/caddy/stable/gpg.key' | sudo apt-key add -` `curl -1sLf 'https://dl.cloudsmith.io/public/caddy/stable/debian.deb.txt' | sudo tee /etc/apt/sources.list.d/caddy-stable.list` `sudo apt update` `sudo apt install caddy` Eta orain Caddyren ezarpenak moldatuko ditugu. Exekutatu: `sudo nano /etc/caddy/Caddyfile` Honako hau idatzi: ![](https://lemmy.eus/pictrs/image/ULSwf44c6M.png) >nire-domeinua.eus { > root * /var/www/html > file_server >} >nire-domeinua.eus:8448 { > reverse_proxy http://localhost:8008 >} >matrix.nire-domeinua.eus { > reverse_proxy /_matrix/* http://localhost:8008 > reverse_proxy /_synapse/client/* http://localhost:8008 >} Gorde aldaketak *ctl+o* teklak sakatuz eta ondoren intro. *ctl+x* fitxategia ixteko. Abiarazi Caddy, eta berrabiarazi ezarpen berriak erabil ditzan (banan-banan): `sudo systemctl enable caddy` `sudo systemctl start caddy` `sudo systemctl restart caddy` Nabigatzailean https://matrix.nire-domeinua.eus bisitatzerakoan orri zuri bat ikusiko dugu, baina ziurtagiria duela egiaztatuko dugu. Ondo goazelaren seinale. [Hurrengoa: Synapse instalatu](https://lemmy.eus/post/14284)

4
0

Gaur zalantza sortu zait, berriro, ea ordenagailu eramangarria etxean daukadan bitartean argindarrera konektatuta egoteak, haren bateriaren osasuna hobetuko duen. Galdera da: hobe da bateria beteta mantentzea edo bete-agortuka ibiltzea?

4
3

hemendik modu gurutzatuan argitaratua, **ingelesez**: https://lemmy.eus/post/10482 ________ I believe that XMPP is one of the best protocols for chat communications there is, and I stand up for it. However, the clients that there are, are not comfortable for most people out there used to apps like Telegram, Whatsapp or whatever. One can defend current XMPP clients saying that quoting with "> " is the traditional way, or that swiping to quote a message is not worth developing; I have plenty more examples like this. Well, if you think so, OK, use those clients for yourself, but become aware that many people won't use XMPP for just this reason. After saying all this, I want to tell that **I am willing to develop a new, modern looking and _comfortable_ client for XMPP**. I think of a client for Android in first instance, but I would have no problem on going further. However, I don't know programming, so **I'm searching programmers** who would like to get involved in this. Although I'm not programmer, I have experience developing software projects, from internationalization to documentation, including ideas about features, testing and all other work there can be. > Will you help me spreading the word? :)

3
0

Kaixo! Gero eta maizago (gaur behin eta berriro......) mugikorra ataskatu bezala eta berrabiarazi egiten zait. Norbaitek badaki nola konpondu dezakedan? Gauza batzuk desinstalatu ditut, baina agian ezarpenetan zerbait eginda probatu dezaket? Edo bateria (karga gutxi edo asko daukanean gertatzen den arren) izan daiteke gaizki dagoena?

3
0
logozila.com

Now that you are familiar with the considerations of designing a logo, here are some of our [best logo creator apps](https://logozila.com/logo-maker/) for your android; rapid and spontaneous to use for the year 2022.

2
0
www.berria.eus

Oso itxura ona hartu diot eta dabilena integrazioa oso lagungarria iruditu zait adibideak aurkitzeko. Baina nik oraindik ez dut ikusten app-a eguneratuta, agian egun kontua izango da.

4
0
https://wiki.iortegam.com/hypha/guides/eus/dendrite-mautrix?

KONTUZ. Gida ez da formala. #### Osagaiak * Domeinu bat. Merkeenak _.party_ uste dut direla. * Beti piztuta egongo den ordenagailu bat (1GB RAMekin soberan eta biltegiratzerako zenbait giga hartu, nik 20GB). * (Aukeran eta idealki) Beti piztuta eta konektatuta egongo den "mugikor" bat. #### Laburpena/Baliabideak 1. Matrix zerbitzaria, dendrite ([docker gabe](https://github.com/matrix-org/dendrite/blob/master/docs/INSTALL.md), [dockerrekin](https://github.com/matrix-org/dendrite/tree/master/build/docker)). Synapse erabili daiteke, baina gida honetatik kanpo dago. 2. Mautrix zubia ([docker gabe](https://docs.mau.fi/bridges/go/whatsapp/setup/index.html), [dockerrekin](https://docs.mau.fi/bridges/go/whatsapp/setup/docker.html)) 3. Android bat behar duzu. Zuk ikusi nola. Makina birtual bidez, munduan ahaztuta dauden milioika mugikorretako bat edota raspberry pi batean android instalatuta. Ondoren dagokion [autentikazioa](https://docs.mau.fi/bridges/go/whatsapp/authentication.html) eginda. 3 pauso horiekin instalatzeko gai ez bazara, ondorengo gida sortu dut: https://wiki.iortegam.com/hypha/guides/eus/dendrite-mautrix

5
1
https://www.rootsanalysis.com/reports/cell-therapy-consumables-market.html?

According to the US Food and Drug Administration (FDA), there has been an evident increase in the number of cell and gene therapy products being evaluated in early phases of development. This can further be validated by the observed upsurge in the number of investigational new drug (IND) applications.

1
0

Ze zaila ite zaiten programatzen ikastea, beti frustratzen naizelako eztetelako lortzen naetena, eztakitelako programatzen. Lagun batek esan zian ikasteko ta esforzatzeko ta azken egunetan script zehatz bat sortu nahian nabil. Lagunai jun natzaio laguntza eske ta pista bat eman ta nik iteko esan dit. Gogotsu, jarri ta porrot: betiko frustrazioa. Ze in dezaket? Ilusio gabe frustratu ta nazkatu ite naiz ta beraz eztakat ikasteko diziplina. Nei pazientzia haundiz erakutsiko zian norbait eukitzea gustatuko zitzaiten, beak iteko ariketak jartzea ta nik pixkanaka in, errexetik zailera ez frustratzeko. Zuek gomendio o bizipenik dakazute?

6
3

Obsidian programa HTTP(S) atakara (80 edo 443) bideratu nahiko nuke, internet bidez ikusi ahal izateko bere interfaze eta guzti. Hau egingarria da teknikoki?

2
7

Iruitze zait `pull`-ek commitak banan-banan jeixte ditula ta `merge`-ek, denak bakar berri batian. Eta `fetch`?

3
2

Zein desberdintasun dago bi horien artean? Eskerrik asko

4
4
https://drewdevault.com/2021/04/26/Cryptocurrency-is-a-disaster.html

Badirudi lotsagabe batzuk dabiltzala internetetik bueltaka Countinuous Integration eskaintzen duten doako zerbitzuak esplotatzen bertan kriptomonetak minatzen. Baita ere hemen irakurri dut: https://teddit.net/r/StallmanWasRight/comments/mz00fm/crypto_miners_are_killing_free_ci/ Jendea Ethereum eta antzerakoak dago minatzen... gaur egun gauzak dauden moduan proof of work ia debekatuta egon beharko litzateke, honelako egoeretara eramaten gaituelako eta gainera asko kutsatzen duelako. Proof of Stake askoz ere alternativa hobeagoa da, baina nola Bitcoin alde horretatik atzeratuta dagoenez... ikusi ethereum, aldatzear daude. Bitcoinek oso gaizki eragingo dio kriptomoneten ekosistemari eta aldatzen ez bada, bi aukera bakarrik ikusten ditut, edo proof of work motakoak desagertu egiten dira edo denak desagertzen dira. Ez dut uste proof of work ordezkatzeko gai izango direnik moneta gehienak kontuan izanda zenbat kostatu zaion hori egitea ethereumi. Europatik, goi goitik etorriko da agindu bat, Bitcoin erabiltzea debekatuta ekologia arrazoiengatik, eta baliteke eskusa hori erabilita ya de paso kriptomoneta guztiak debekatuko dituztela, denak ekologiarekiko kaltegarriak izan ez arren.

3
0
github.com

Ane Diaz de Tuesta web programatzaileak eta haren aita Joxe Felix Diaz de Tuesta euskaltzaleak itzuli dute gida hau. Aneren webgunean azalpen gehiago: https://anediaz.com/#/eu/article

4
0
https://textita.com/

[bypass phone verification](https://textita.com) with a disposable phone phone number from https://textita.com

0
1
https://picc.io/

https://picc.io is a simple clean [imgur alternative](https://picc.io)

1
0
github.com

**Fruit Radar** mapa birtual batean landareak, fruita arbolak eta sendabelarrak kokatu ta partekatzeko tresna bat da. **Fruit Radar** Androiderako **bezeroa** da, F-Droiden eskuragarri: https://f-droid.org/en/packages/eu.quelltext.mundraub Aldiz, bezeroa **zerbitzari** batzuta konektatzen da ta hoietan arazo bat dao, ezin baita daturik gorde bertan ta beraz tresna hau guztiz deuseztatzen dulako. Hemen salatu genun [@Txopi@lemmy.eus](https://lemmy.eus/u/Txopi) ta nik: https://github.com/niccokunzmann/mundraub-android/issues/318 Garatzaileak dio ez daukala horri eskeintzeko denbora. Norbaitek beidatu lezake? Are gehio... **norbait gogoz ta prest** ikuste da **Euskalerrirako zerbitzari bat sortzeko**, datuak bertan gordetzeko ta hemengo landare zehatzak gehitu ahal izateko?

3
0

Kaixo. Iñigo naiz eta beste tokiren batean komentatu dudanez, programazio lenguaia perfektuaren bila nabil. Programazio lenguaia bat perfektoa izateko ondorengo baldintzak ipintzen ditut: - Ikasteko erraza - Erabiltzeko erraza - Kode ulergarria - Konpilazio azkarra - Exekuzio azkarra - Eramangarritasuna (portability) - Bateragarritasuna mantentzea bertsiotik bertsiora - Komunitate osasuntsua izatea - Software askea errespetatzea - Segurtasun arazoak ez izatea - Eta oso garrantzitsua ez den arren, hirugarrengoen paketeen banaketa egitea errazten duten tresna egokiak izatea (package manager) Baldintza gehiago gogoratzen baditut, hau aldatuko dut. Beno, ba nahi dudana da goi mailako lenguaia bat, behe mailako baten abiadura izan nahi duena eta bueno, bestek gauza guztiak. Lenguaia mota honen bila ibili naiz denbora luze batean zehar eta hona hemen nire aurkikuntzak: - **Java** (IcedTea) eta **JVM** lenguaiak: Beno, lenguaia ez dago gaizki nire ustez. JVM erabiltzen du, edozein plataforman funtzionatzea ahalbidetzen duena honetarako euskarria badago. Arazoa: Ez dut JVM erabili nahi. Javako programak ez dira nahikoa azkarrak. Memoria asko erabiltzen dute. Lizentziarekin arazoak daude. Eta argumentu gehiago daude hemen: https://en.wikipedia.org/wiki/Criticism_of_Java - **Kotlin**: Javak uzten duen hutsunea betetzeko, Kotlin sortu zuen Googlek. Javaren oso antzekoa dena, baina badirudi antzera funtzionatzen duela eta mugikorretarako dagoela gehienbat eginda. Googlena izateaz gain, ez zait gehiegi gustatzen hala ere. - **C**: Hona hemen jokalari zahar bat. Bai, dexente gogoko dut, eta baldintzetatik asko betetzen ditu. Ordea, beste zenbait ere ez ditu betetzen. Azkarra, kode sinplea (kodeak berak erakusten baitu ordenagailuak egiten duena nahiko modu argian), eramangarritasuna, bateragarritasuna... Beno, baina ez da oso erraza programatzen, ikasteko pixkat zaila, segurtasuna ondo inplementatzea zaila da eta beno ba ez dago pakete kudeatzailerik. Alde oso on bat da, GCC existitzen dela GPL dena eta gogoko dudana. - **C++**: Hau baita ere GCCn dago. Ez dago asko esateko. Ez ditu baldintza asko betetzen. Bakarrik "Exekuzio azkarra" eta lizentziena (GCCgatik). Baliteke ere eramangarritasuna, baina ez dakit. A, eta gorroto dudala ere argumentu bat da? - **Go**: Hau gogoko dut. C++ ekiko alderantziz, honek ia puntu guztiak betetzen ditu. Arazo bakarra, oso azkarra ez dela lizentziekin... ai ai ai, eske googlerena da eta GCCko inplementazioa nahiko atzeratuta dau. Pena bat. Hala ere, asko gustuko dut lenguaia hau. Seguruenik hau erabiliko nuke aukera hobeagoak ez banitu. A bai, eta paketeak github eta horrelako forge-etan banatzea eta izatea pakete kudeatzaile egokiago bat erabili gabe... a ze txapuza. - **GCC**ko beste lenguaiak: Fortran, Ada, Objective-C, Objective-C++, D, Pascal, Modula. Ada unibertsitatean ikasia eta hasieran gorrotatutakoa baina denborarekin zergatik ikasi genuen ulertua eta eskertua. Beste guztiak, egia esan ez ditut ezer egiteko prest ikusten. Gainera hortik Applen lenguaiaren bat dago... Ikusi dezakedan bakarra, D. Baina hau ondoren azalduko da. - **Rust**: Programazio lenguaia hau erabili nahiko nuke seguruenik. Ordea, zenbait arazo dauzka oso azkarra izan arren, C bezain beste (ia). Azkarregi ari da hazten, orduan ezin da modu egoki batean mantendu, bertsio batean egokia den kodea beste batean balitekeelako ez izatea. Esaten dute oso portablea dela, ya... klaro... LLVM onartzen den plataforma guztietan bai (teorikoki?). Kriston kode piloa dauka. C++ kodea!. Miloika C++ lerro. Eta gainera, C++ ezin da esan ere lenguaia arina denik... Ez dakit konturatzen diren, baina Rust konpilatzeak kostatzen du eta asko. Cko konpilatzaile sinple bat konpilatzeak eta garatzeak nahiko gutxi kostatzen duen bitartean, Rust konpilatzaile bat konpilatzeko eta sortzeko... Beno gehiegizkoa da. Bena eta konpilatzaile bat sortzeari dagokionez, ezin duzu hori egin edozein kasurako ze bai Cargok (Rusten pakete kudeatzailea) bai Rust berak Mozillaren trademark bat dute. Trademark honek komertzialak ez diren kasuetarako baimen esplizitua eskatu behar duzula programa hauetan aldaketak egiteko eta hauetan oinarritutako eta hauen izena erabiltzen duten beste inplementazio batzuk egiteko. Hau da, nik ezin dudala nahi dudalako Rusteko konpilatzaile bat sortu eta Rust deitu Mozillakoek onartzen ez badute. Ez hori bakarrik, adibidez Cargo programan aldaketa bat egin nahi badut, adibidez %100ko GPL kodea bakarrik onartzeko nire banaketan, Mozillari baimena eskatu beharko nioke partxe hori aplikatzeko nire bertsioari. Beno, eta hau kasu esplizitu bat da non Mozillakoek dagoeneko esan duten ez luketela onartuko zerbait "astakeri" bat delako. Hau da, "freedom 3" izeneko azken funtsezko askatasunaren kontra dijoa (ingelesez: "he freedom to distribute copies of your modified versions to others ([freedom 3](https://www.gnu.org/philosophy/free-sw.en.html)). By doing this you can give the whole community a chance to benefit from your changes. Access to the source code is a precondition for this."), ondorioz, software ez askea bezala dago kontsideratu beharra. Ez barkatu, ez da "bezala" kontsideratu behar. Software pribatiboa da, bere erabiltzaileei askatasunak kentzen dizkielako. Beno, ondorengoa. - **Mono**/Dotnet: C# basikamente. Microsoften produktu baten bertsio librea. Barkatu baina badakit lan handia egin dutela batzuk Mono exisitu dadin, baina nik ezin dut onartu. - **Haskell**: Kode elegantea. Nahiko azkarra baina ez nahikoa. Pakete kudeatzaile nahiko ona. Beno, asko disfrutatzen dudala hemen programatzen. ASKO. Gertatzen dena da, programazio lenguaia honek geroz eta kode gehiago erabilita arazoak hasten dela izaten: Dependentziak daude denbora guztian erabili beharra eta hauek asko asko pixatzen dute (dependentziak behar izatea berez ez izan arren oso ona ere). Gainera, kodeak karaktere eta itxura arraroak hasten da hartzen konplexutasuna handitzen den bitartean. Gainera, badirudi bere ebaluazioa edo funtzionamenduaren ondorioz ezin da ondo aurreikusi nolako exekuzioa izango duen (azkarra, geldoa, debuggeatzeko zaila...) beno. Pena bat baita ere. Badirudi GHC konpilatzailearen sortzaileak konponbideen bila dabiltzala dependentzien arazoa konpontzeko. Ea zer lortzen duten. Hala ere, nire ustez hala ere abiaduraren arazoa beti egongo da hor, abiadura hobetzeko teknikak egon arren, baina kodetik Haskellek duen elegantzia guztia kentzen diote. Bakarrik begira ezazue Quicksearch-en kasua (bere inplementazio elegantea eta inplementazio efizientea). - **OCaml**: Haskellen antzeko abiadura. Ez dakit, ez dut ikusten ezer asko konpontzen duenik haskelletik abiatuta. Behintzat izena guapo dau. - **JavaScript**: barkatu baina ez. - **NodeJS**: Barkatu. JSn dago oinarrituta eta gainera Chromen zati batzuk erabiltzen ditu, batzuk libreak eta beste batzuk ez. Jendeak badirudi ez dakila, baina hala da. Berdina Electron aplikazioekin. Software libre bezala kontsideratzen dira askotan, baina ez da hala, software pribatiboan dutela dependentziaren bat. - **Julia**: Ondo dago, baina zientziarako dago gehiago prestatuta, ez beno, ez da arrazista edo izateagatik, baina ni ez nago horretan interesatuta, baizik eta orokorragoa den zerbaitetan. Eta uste dut ez naizela zientzialaria. Zientzialari bihurtzen banaiz, seriotasun gehiagorekin kontsideratuko dut. - **Lua**: meh. Ez dut gehigarriak egiteko programazio lenguaia bat nahi. - **Guile**: gainekoaren berdina. Baina funtzionalagoa denez, nahiago dut. - **Lisp** eta antzekoak: Guapo legoke, baina ez dute efizientzia handirik. Bai, komun lisp gogoko dut baina nik ezin dut perfektua kontsideratu azkarra ez den lenguaia bat. Oso oso garrantzitsua iruditzen zait. Nahiko azkarra da baina ez nahikoa. Azkarragoak daude. - **Python**: Nola sartu da hau exekuzio abiadura garrantzitsua kontsideratzen den toki batean? atera hemendik orain. - **Ruby**: Beste bat? - **Perl**: Hau broma bat da. - **Smalltalk**: Esaten dute irakurgarriena dela, baina ezin dut onartu. Ez omen da oso azkarra. - **Zig**: Ondo dago baina gustatuko litzaidake ez balu Rusten insperazioa jaso. Gainera, iruditzen zait ez dela nahikoa goi mailakoa. Seguruenik Rust erabili ordez, Zig erabiliko nuke. Rust bezalakoa da, baina hobeagoa, sinmas eta lizentzia egokiarekin. Dexente errespetatzen dut. Proba dezakezue. LLVM gainean dabil gainera, bere abantaila eta disabantailekin. - **Vala**: GNOME - **R**: Estadistikarako eta motela. - **Crystal**: Hau oso ondo dau. Rubyren antzekoa baina oso azkarra. Oker ez banago baldintza guztiak betetzen ditu. Ez dakit zenbateraino eramangarria den, baina bestela, lenguaia hau ikaragarria da. Oso azkarra da eta gainera goi mailakoa. Rubyren alde on gehienak dauzka, dagoeneko oso oso ondo dagoena. Go gainetik jartzen dudan lehen lenguaia da hau. Beno, baina gustatzen ez zaidana da ez dirudiela gehiegi errespetatzen dutenik software askea. Beraien webguneak software pribatiboa dauka eta ez dabil oso ondo javascript gabe. - **Switft**: haHAA - **Dark**: Aplikazioak egiteko Googleren beste leng - **Nim**: Hau izan da aurkitu dudan programazio lenguaiarik perfektuena. Beste bidalketa bat egingo dut honi buruz gehiago hitz egiten. Bidalketa hau aldatuko dut bere helbidea jartzeko. Hau da nire lenguaien "ranking"-a: 1. Nim https://nim-lang.org/ 2. Crystal https://crystal-lang.org/ 3. Go https://golang.org 4. Zig https://ziglang.org/ Hona hemen "top"-ean ez daudenak baina ordena bat duteanak:\ a) Julia\ b) Rust\ c) Haskell\ d.1) JVM-eko lenguaia batzuk badaude interesgarriak: Clojure, Scala. Eta baita ere badirudi ETA izeneko programazio lenguaia bat ere existitzen dela JVM gainean haskell inplementatzen duena.\ d.2) JVM-eko lenguaia batzuk badaude interesgarriak: Clojure, Scala. Eta baita ere badirudi ETA izeneko programazio lenguaia bat ere existitzen dela JVM gainean haskell inplementatzen duena.\ ...\ ...\ x.1) C++\ x.2) JavaScript\ ...\ ...\ z) NodeJS\ ...\ 0x4b4a) Askeak ez diren lenguaiak + C# + .NET kksoft

5
6
github.com

Senide batek MIUI Android erabiltzeu ta dakarren FM irratia entzuteko aplikazioa ez dabil behar bezela. Horreatik konpilatu naet AOSPekoa, baño ez dakit nola in. Norbaitek launduko?

3
0

Windows XPko solitarioan jolasten hasita, mahai jolas klasiko birtualizatuak programatu nahi ditut, estetika amankomunakin ta Manjaro Linuxen lehenetsita sartzeko proposatu. **Python ulertzen det baño edozein lenguaiekin moldatuko nintzake. Norbaitek parte hartu nahi?** > Badakit badaudela tankerako joku libreak, baño nik programatu nahitut.

5
0
niboe.info

Gero eta jende gehiagok nahi du WhatsApp kendu. Zuk ere kendu nahi baduzu, honako hau izango da erantzun beharko duzun galderetako bat: **zein berehalako mezularitza aplikazio libre erabil dezaket?** Artikulu honetan galdera hau erantzuten lagunduko dizute :)

4
0
git.theta.eu.org

Nere Whatsappeko erabiltzaileekin bezero ofiziala erabili gabe txateatzeko bilaketa desesperatuan, holako bitxikerikin itet topo. XMPP zerbitzari propio bat behar da, baño bereziki zaila ez du ematen: https://git.theta.eu.org/eta/whatsxmpp

4
4

Txat-komunikazio modu etikogoen bila, XMPPren alde itet ta Androiderako aurkitu deten bezero erosona Blabber da. Halare, baditu hobetzeko gauzak ta hoietako bat identifikatua dakat: Audioak entzuteko **mugikorra belarrira eramatean** bertako bozgorailutik entzun dadin, Blabberren sentikortasun-maila oso txikia da ta pixkat mugituz gero, erreprodukzioa gelditzen du. Telegramerako bezeroak aldiz oso findua dauka hau eta Blabberrerako berrerabili nahiko nuke. Norbaitek lagunduko dit Telegramekoan kode-zati hori bilatzen? https://github.com/Telegram-FOSS-Team/Telegram-FOSS

4
0