Kaixo! Kosta zaio iristea, baina hemen dago 2022ko azaroko Software Libre Jaiaren akta. Oraingoan Gasteizen egin genuen, [BioAlai](https://www.bioalai.org/eu/) izeneko bazkide kooperatibaren lokalean. Produktu ekologikoak saltzen dituen supermerkatua da eta beraien lokaleko eremu soziala erabiltzen utzi ziguten. ![](https://lemmy.eus/pictrs/image/d35a927a-3628-4b67-b9d2-459af525a294.jpeg) Lehen saioa larunbat goizez egin genuen, gaztelaniaz, eta hiru bazkide etorri ziren beraien zalantzak argitzera: Elena: hurrengo baterako ordenagailuari Linux jartzea zer den ulertu zuen, eta bitartean trantsizioak egiten hasteko Photoshop beharrean Gimp gehiago erabiltzen hasiko dela esan zuen (dagoeneko ezagutzen zuen; Libreoffice ere erabiltzen du dagoeneko). Blanca: bere mac ordenagailu eramangarri zaharra ekarri zigun. USB batekin Ubuntu probatu genuen live moduan, baina wifi-a zebilenik ikusten ez genuenez, instalazioa oraingoan ez egitea erabaki genuen, badaezpada ere. John: ordenagailuan Ubuntu eta mugikorrean Ubuntu Touch zeuzkala erakutsi zigun. Bien arteko sinkronizazioa hobetu nahi zuen, baina ez genuen denborarik izan. Irudi dezake gutxi egin genuela, baina adin nagusiko hiru pertsona hurbildu eta zenbat hitz egin eta ikasi genuen kontuan hartuta, saio ederra izan zen. Bigarren saioa asteazken arratsaldez egin genuen, euskaraz. Izaskun etorri zen bere ordenagailu eramangarriarekin. Dagoeneko bazeukan Manjaro, lagun batek instalatu baitzion, baina zalantza ugari zeuzkan. Honako aurrerapausoak eman genituen: - Abioko programa batzuk kendu genituen eta berak ikasi zuen nola konfiguratu. - Ohartu ginen deskribatzen zituen arazo batzuen kausa seguru aski tekla zikinak zirela (ordenagailua bera bakarrik etengabe zerbait egiten hastea). - Bilatzailea Google-rena beharrean beste bat jartzen irakatsi genion. - Ordua gaizki konfiguratuta zeukan, konponduta utzi genuen. - Ordenagailuari kasurik ez egitean zer egin behar duen zehazteko energia kudeatzeilea erabiltzen ikasi genuen. - Mugikorreko aplikazio iragarpenak kentzen saiatu ginen, ez genuen lortu. - Fdroid eta Aurora instalatu genizkion, aplikazioak bertatik instalatzeko aukera izateko. - Elhuyar hiztegiaren aplikazioa deskargatu genuen.

0
0

Plantnet aplikazioaren email bat jaso nuen donazio eske, eta beraien lan onen artean ez zegoen software librearen edo biltzen dituzten argazkien lizentzia librearen inguruko mezurik. Propaganda gisa esateko modukoa izango zenez, suposatu nuen ez dutela ildo horretan lan txukunik egiten. Eta hau erantzun nion emailari: _Is the Plantnet app free software? Are pictures you collect given a publick domain or copyleft license? I don´t see that kind of words in your email. I think all big projects like yours should be managed like Wikipedia, Wikimedia... do. Maybe you already do?_ Bada, erantzuna jaso dut (erantzuna jasotzea bera pozgarria da) eta begira zer esan didaten: _Hi, The app is free indeed, supported by donation and research institutes. The data generated are mostly cc-by-sa. We are a small consortium though._ Erabiltzaileek aukera dutela irudiak CC lizentzia batekin jartzeko bai, baina aplikazioak zein lizentzia daukan ez dut aurkitu. Norbaitek honi buruz hausnartu izan badu, bota komentarioren bat! Gustatuko zait ikastea. Momentuz behintzat Plantnet erabiltzeko eta donazioa egiteko gogoa jarri zait.

0
0

Kaixo!! Oraingoan Bergarako gaztetxean (Kartzela Zaharra) egin dugu software librearen aldeko jaia. Udako solstizioa pasata... gure ohitura txarrei su eman diegu eta Linux erabiltzearekin batera datorren tresna potente bat ezagutu dugu: TERMINALA :-) ![](https://lemmy.eus/pictrs/image/bc325fd7-105f-44a0-a9ff-21b746425396.png) Eskerrik asko Iñaki, Andoni... espazio paregabea eskaintzeagatik eta bereziki Maider baita ere, hurbildu eta dakizun guztiaren zatitxo bat partekatzeagatik! Ordu eta erdi oso intentsoa izan da, datozen egunetan ikasitako guztia probatuko dugu, benetan gure egunerokoan barneratzeko! PD: web orri [hau](https://www.ubuntupit.com/best-linux-commands-to-run-in-the-terminal/) erabili dugu gida gisa, komando ezagun eta erabilgarrienak ezagutzen hasteko. Ikasitakoa hurrengo saioetara eramaten saiatuko gara! PD2: karaokea abesteko webgune marabilloso [honetan](https://negromate.rocks/quiero_ser_root/) aurki daitekeen bezala... "Yo para ser feliz quiero ser root..." jejejej

0
0

Kaixo! Oroitzen duzue [Oiartzunen](https://lemmy.eus/post/14416) egin genuen Linux Party edo Software Libre Jaia? Gurpil bat zela esan genuen... eginda bigarrena! Albizturko udalaren eraikinean egon gara, bertako guraso batzuen eskariz, eta honakoak egin ditugu: - Aneren Lenovo eramangarria: 64bit, 8 GB RAM, i3, UEFI, 1000 GB disko gogorra. Ubuntu 22.04 jarri diogu - Mariren Toshiba eramangarria: 32 bit seguru aski (2002ko Windows XP dauka), 2 GB RAM, i core 2 duo GB, 12 GB disko gogorra. Linux Lite jarri diogu eta ez zuen euskaraz ikasi nahi hasieran, baina konbentzitu dugu. - Deliaren umeek torturaturiko Samsung gaixoa: 64 bit zela uste genuen, baina 32 bit seguru aski, 4 GB RAM, intel core 2 duo, 150 GB disko gogorra Linux Lite jarri diogu. - Aneren ahizparen portatila (pantaila puskatuta, erabaki beharko du konpondu edo ez). - Aneren senarraren amaren HP portatila: 64bit, 4 GB RAM, AMD E1-2100 APU with Radeon, UEFI, 1000 GB disko gogor. Ubuntu 22.04 jarri diogu, bi ahizpek gauza bera izan dezaten eta elkar laguntzeko. - Deliaren ordengailuan (Ubuntu zeukan dagoeneko) TxikiLinux edo/eta Luberri jartzeko denborarik ez digu eman. Konponbidea izan da berak ikastea USB live moduan probatzen gauzak. Hurrengo baterako gelditu dira: - Mikelen Fairphone 3-ari Android normala kendu eta e/OS jartzea. - Mikelen Rpi 4-an zerbitzari edo holakoren bat jartzea. - Garbigunetik salbaturiko eramangarri bati linux jartzen saiatzea. Eta hurrengoa noiz izango da? Bada... Ekainaren amaieran edo... **zuk** gaztetxe, eskola edo liburutegiko gela bat lortzen diguzun herrian!

0
0

Zer ote da SLJ? Argitalpen hau komunitate honetan eginda... software libre jaia agian? Ia-ia! Solstizio Libre Jaia da. Gurpil bat martxan jarri dugu. Urtean bitan, gutxienez, su emango diegu gure GAFAM erabilerei. Linux Party moduko elkarretaratzeak egingo ditugu. Oraingoan, urte berria ondo hasteko hiru lagun elkartu ginen. Egindakoen artean: - Linux Lite jarri genion portatil txiki zahar bati: 32bit, 1 RAM, 30 GB disko gogorra (2008 ingurukoa eta XP zeukan) oso motel zebilen, baina instalatu da. - Beste zahar-zahar bat ez ukitzea erabaki genuen: 200 MB baina gutxiagoko RAM zeukan. - Manjaro XFCE jarri nahi izan genion berriago bati: Lenovo 64 bit, i3, 8 GB RAM, 1000 GB disko gogorra. Abio bikoitzarekin. Baina kale egin zuen, Windowseko datuen partizioa txikitzerakoan errorea eman zuen. Jabea pozik joan zen, linux instalazioez oinarrizkoa ikasi zuelako. Etxean probak egiteko gai sentitu zen. - Luberri.04.5_Ub jarri genion Lehen Hezkuntzako irakasle bati. Sony vaio. 64bit, i3, 4GB RAM, 500 GB disko gogorra. Bitxikeria: "Assist" izeneko botoitxoa dauka portatilak, arrankean gelditu eta F11... aukeren berri emateko. Ekinozioan norbait animatzen bada, aurrera. Eta udarako solstizioan seguru, Oiartzunen ez, beste nonbait... SLJ egingo dugu! BOTEA: Kriantza botila bat.

0
0
www.youtube.com

Interesgarria iruditu zait eta, gordeta gelditu dadin, [hemendik](https://mander.xyz/post/964) modu gurutzatuan argitaratzen dut hau: > I have been learning a lot thanks to Lemmy and the people behind it, so I wanted to contribute a bit back by making some easy-to-follow video tutorials. > > I have also made the same video in Spanish: https://www.youtube.com/watch?v=h50M6jYZ8YU > > As a beginner myself, I do have a level of concern that I might teach something incorrectly, or that I might expose others to security risks and liabilities. I hope that these concerns are not well-founded, but I am open to criticism! > > >

0
0
هذا المنشور لتجربة استخدام اللغة العربية
  • mikelgs mikelgs Now 100%

    Just got here and thought to note this: The last rows of the paragraph are shown to me justified to the left side (it should be the right); And the last full stop is also wrong, as if it was a row read from left to right, the period is at the right side, where the row ends.

    Well, this was probably unnecessary but I fancied warn you. Btw, I don't speak Arabic, just like it. Salam!

    1
  • Kaixo! Gero eta maizago (gaur behin eta berriro......) mugikorra ataskatu bezala eta berrabiarazi egiten zait. Norbaitek badaki nola konpondu dezakedan? Gauza batzuk desinstalatu ditut, baina agian ezarpenetan zerbait eginda probatu dezaket? Edo bateria (karga gutxi edo asko daukanean gertatzen den arren) izan daiteke gaizki dagoena?

    3
    0
    "Initials" by "Florian Körner", licensed under "CC0 1.0". / Remix of the original. - Created with dicebear.comInitialsFlorian Körnerhttps://github.com/dicebear/dicebearLE
    Jump
    lemmy.lohn.in personal lemmy instance
  • mikelgs mikelgs Now 100%

    I guess green means federated and red blocked. I don't know where the graph comes from, I just saw the link last day.

    1
  • "Initials" by "Florian Körner", licensed under "CC0 1.0". / Remix of the original. - Created with dicebear.comInitialsFlorian Körnerhttps://github.com/dicebear/dicebearLE
    Jump
    lemmy.lohn.in personal lemmy instance
  • mikelgs mikelgs Now 100%

    Maybe linked means federated? https://lemmymap.feddit.de/

    5
  • How can we make Lemmy easier for new users?
  • mikelgs mikelgs Now 100%

    I think "mod tools to make cleanup" are already easy. Thanks for that 👌👌 I managed to ban a user last day, and spam messages where deleted too 👍

    2
  • Gitlab edo Github
  • mikelgs mikelgs Now 100%

    Uala!!! Espero eta merezi nuena baino askoz’e hobeto azaldu diazu, mila esker!!!

    2
  • Zein desberdintasun dago bi horien artean? Eskerrik asko

    4
    4
    Open Source Artist Unfa
  • mikelgs mikelgs Now 100%

    Thanks!! @Porru@lemmy.eus might be interested too.

    2
  • What do you think of the European Union?
  • mikelgs mikelgs Now 100%

    This is my first federated comment.

    EU is annoying when they restrict what crops you can produce. I think it is bad for local food sovereignity not to be free to produce whatever.

    The problem is complex, I'm not an expert. I just wanted to bring the agriculture aspect here.

    5
  • Programazio lenguaia perfektuaren bila: Eman zure iritzia
  • mikelgs mikelgs Now 100%

    Ostras Iñigo!! Aportazio bikaina. Gaur egun hau ez da niretzako gaia, ez naiz honetan jarri eta zailegia da niretzat, baina Lemmyn edukiak txukun samar gordeta geratzen direnez, egunen batean hona joko dut seguru aski. Zerrenda egitea azalpenak emanez aportazio bikaina, zorionak berriz ere 👏👏👏👌👌👌👌

    1
  • Testutik ahotsera (TTS)
  • mikelgs mikelgs Now 100%

    Ai, barkatu, alderantzizkoa behar zenuen 😂😂 Ba nik ere jakin nahi dut, ea laguntzen dizuten!

    Ikusmen urritasuna duen pertsona bati klase partikularrak ematen ibili zen pertsona batek JAWS eta NVDA screen reader-ak aipatu dizkit. Suposatzen dut ez direla software librea, baina agian balio dizute.

    1
  • Testutik ahotsera (TTS)
  • mikelgs mikelgs Now 100%

    Hau badago https://aditu.eus/ horretarako dela eta dohainik probatu daitekeela uste dut

    1
  • Googlek Element aplikazioa Play Storetik kendu zuenekoa
  • mikelgs mikelgs Now 100%

    Fedilab aplikazioak arazoren bat izan zuela uste dut. Orain badago Playstoren.

    1
  • Telegram, Whatsapp eta Signal aplikazioaetan Enkriptazioa
  • mikelgs mikelgs Now 100%

    Ez, elkarrizketa arruntek eta taldeek ez omen dute zifraketa hori. Hemen ikusia:

    @kontraesana@mastodon.eus 🔗 https://mastodon.eus/users/kontraesana/statuses/105553552276859928

    Telegram eta Signal-en arteko konparaketa, labur-labur

    1
  • Nola erabili WhatsApp, aztarnarietatik ahalik eta urrunen?
  • mikelgs mikelgs Now 100%

    Ni ere zubiak jartzen ikasteko desiatzen, baina denborarik ez momentuz. Whatsapp-matrix zubirik ez dut ikusi oraindik.

    1
  • 0A.D. estrategia jokoa guztiz euskararatuta
  • mikelgs mikelgs Now 100%

    Gustatu zait orokorrean joko-jolasei buruzkoa sortzearena... 👌👌👌

    1
  • 0A.D. estrategia jokoa guztiz euskararatuta
  • mikelgs mikelgs Now 100%

    Ba ni ere ez naiz ohartu albiste "zaharra" zela, baina gustatu zait gaia ekartzea. Lehen ez dut hemen ezer esan oraingoz ez dudalako jolasa probatu.

    Uste dut Komunitate bat sortu behar litzatekeela bideojolasei buruz. Ea norbait animatzen den @bertol@lemmy.eus , bestela neuk sortuko dut eta listo 😂

    1
  • mikelgs Now
    8 16

    mikelgs

    lemmy.eus

    Abaraska taldeko kideetako bat. Lemmy instantzia honi buruzko zalantzak baldin badauzkazu, aipatu nazazu lasai eta saiatuko gara laguntzen.