Egun hauetan Ubuntu instalatu nahi izan dut Windows 11 ere erabili beharko duen ordenagailu batean. UEFI du eta hala mantendu beharko du Windows 11 abiatu ahal izateko, eta saiakera bat baino gehiago egin behar izan dut Ubuntu abiarazi ahal izateko. Norbaiti lagungarri izango zaizkiolakoan (etorkizuneko niri, adibidez), hemen utziko ditut kontuan izateko ohar hauek: - Ziurtatu instalaziorako USBa sortzean UEFI moduan egiten dela. Ubuntuk gomendatzen duen BalenaEtcher-ek ez du aukerarik ematen, ez dakit egiten duen. Rufusek itxuraz bai. Nik `dd` komandoarekin egin dut - Abiorako ezarpenetan (lehengo BIOSean, `Esc` edo `F2` sakatuz) **ez desgaitu** UEFI. `Legacy` edo antzeko aukerek Linux abiaraztea erraztu dezakete, baina Windows 10/11 ezingo da abiatu - Abiorako ezarpenean, SecureBoot gaituta utziz gero, GRUB abiarazlearen fitxategia seguru gisa markatu behar da (aukera hau ezberdina izan daiteke softwarearen arabera). Niri ez dit funtzionatu - SecureBoot **desgaitu** eta berrabiarazita, Ubuntu aukera agertu zait Boot menuan: Windows Boot Manager baino gorago jarri, eta listo! Oso lagungarria egin zait eta informazio gehiago dago [Linux on UEFI: A Quick Installation Guide](https://www.rodsbooks.com/linux-uefi/) orrialdean.

0
0
Laguntza Zettelkasten ohar-sareak webgunean bistaratzeko
  • miren miren Now 100%

    Kaixo @Porru@lemmy.eus , argitaratutako edo web bitartez partekatutako zettelkastenak digital garden izendatuta ikusi izan ditut (zure proiekturako, ezin aproposago, bide batez).

    Ez da oharrak jasotzeko planteamendu berbera, baina funtsa antzekoa da—eta azkenean norberari dabilkionarekin asmatzea da kontua, batetik hala bestetik ikasita. Digital garden kontzeptu horrekin lotuta dauden beste bat dira evergreen oharrak (hazten, garatzen ari direlako etengabe).

    Eta oinarri horrekin badaude, adibidez, Hugorekin, GitHub + Cloudfare Pagesekin edo Gatsby erabiliz egin dutenak. Ez ditut probatu beraz ez dakit zure eskakizunak zein neurritan beteko dituzten...!

    1
  • miren Now
    1 1

    Miren

    miren@ lemmy.eus